Topaketak eta desastasunak, kartan

Txintxarri Aldizkaria

'Taberna paraíso, un año después' antzerkia eskaini du Makelur Antzerki Taldeak Manuel Lekuona Kultur Etxean, ostiralean. Azaroaren 25aren bueltan Lasarte-Oriako Udalak antolatutako egitarauaren baitako ekitaldia izan da. 

Emakumeak izan dira antzerkiaren protagonista. Orotariko emakumeak; amak, ilobak, lagunak, bizilagunak. Ezagunak ala ezezagunak. Horiek denak Taberna Paraison elkartu, eta euren elkarrizketetik abiatuta ondu dute obra. 

Makelur Antzerki Taldearen ekoizpen berria da 'Taberna Paraíso, un año después'. Asteroko tailerrean egindako lanetik sortu dute antzezlana; emakumezko aktoreek proposatutako inprobisazioetatik, hain zuzen.