Aiala Romero, Euskadiko Kluben txapeldun Real Sociedad taldearekin

Txintxarri Aldizkaria

Aiala Romero, beheko ilaran bigarrena, Real Sociedad taldeko kideekin podiumean. Arg.: I. Romero.

Hilaren 14an, 18-20 urtez azpiko zein 16 urtez azpiko Euskadiko Kluben arteko Euskadiko txapelketa lehiatu zen Landako pistan, Duraangon (Bizkaia). Gaztetxoen  mailan, Aiala Romero herritarra Real Sociedad taldearekin podiumeko gorenera igo zen

16 urtez azpiko Euskadiko zortzi talderik onenak batu ziren hilaren 14an, Durangon: Atletico Getxo, Atletico San Sebastian,  Bidezabal Durango, CA Barakaldo, CA Sendoa, Real Sociedad, Super Amara BAT eta  Tolosa CF. Eta horietako batean, Realean, Alaia Romero herritarra izan zen lehian.

Talde txuri-urdinak eraman zuen garaikurra 69 puntu lortuz eta Lasarte-Oriako gazteak bere harritxoa jarri zuen; bi probetan parte hartu zuen (100 m. lasterketa eta 4x300 erreleboa) eta bietan garaile izan zen. 100 metroko proban bere marka onenetik sei ehunekoetara zen herritarra, 12,66.  Erreleboan, aldiz, Aixa Carrera, Isabel Irastorza eta Maddi Zubeldia taldekideekin batera, 02.57,76 marka lortu zuen klubaren markarik onena onduz.

Txapelaz gain, datorren urteko txapelketarako sailkapen zuzena ere eskuratu du taldeak.