Sutearen hasiera bertatik bertara ikusi duten herritar batzuek kontatu digutenez, 10:40 aldera su hartu du Zapategi kaleko 7. zenbakiko bizitoki batek. Suhiltzaileak minutu batzuetara iritsi dira eta garrak itzaltzen hasi dira. Ez da inor larriki zauritu, zenbait pertsona artatu behar izan dituzten arren. Erre den pisu parera igo direnean, aldamenekoak nola zeuden egiaztatu dute. Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin egin dugu, baina, momentuz behintzat, ezbeharraren jatorriari edo arrazoiei buruz ezin digute ezer argirik esan, jazotakoa ikertzen duten arte. Informazio gehiago eskuratu ahala osatuko dugu berria.
aza 18, 13:38 Gizartea