Kantu afaria antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria

Afaria eta osteko kontzertua antolatu ditu LOGA gazte asanbladak ostiral honetarako, hilak 20, Xirimiri elkartean. Menua hau izango da: bakailao tortilla, entsalada, txekor saiheskia eta postrea. Langileek 25 euro ordaindu beharko dituzte; langabetuek, berriz, 20 euro. Ilargi tabernako zerrendan izena eman beharko dute bertaratu nahi dutenek, eta dagokiena ordaindu, gaurko eguna bukatu baino lehen. Afalostean herriko zenbait musikarik kontzertua emango dute.