Askotariko instrumentuekin oholtzaratu dira Udal Musika Eskolako gazteak. Besteak beste; pianoa, biolina, gitarra, akordeoia, kaja. Ahotsarekin musika sortzera animatu diren haur asko ere izan dira.
Euren irakasleen gidaritzapean, dantzarako eta musikarako, lau kantuz osatutako kontzertua eskaini diete senidez eta lagunez beteriko Manuel Lekuona Kultur Etxeari. Honako abesti hauek osatu dute errepertorioa: Do Re Mi, Ikusi Mendizaleak, Ixil-ixilik eta Musikalean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, merendola egin dute, zaindaria harro egoteko moduko ikuskizunaren ostean.