Galdera horiei eta gehiagori erantzun asmoz, Felix Arrieta (Politologoa eta Deusto unibertsitateko irakaslea), Jose Barreiro (Gizarte Langilea eta gizarte ekintza testuinguruetako gainbegiratzailea) eta Malak Lazaar (Gizarte Langilea eta BIZI-Lagunak elkarteko lehendakaria) gonbidatuko ditu Borobilean Elkarteak. Zarautz Oinarrian proiektuaren koordinatzaile Oihan Agirretxe izango da aurkezlea.
Euskaraz aurrera eramango dute hitzaldi-tertulia. Gaztelaniara berehalako itzulpen zerbitzua emango dute hala eskatzen dutenentzat.
