Bigarren eskuko azokan parte hartu nahi dutenek 644 31 07 10 telefono zenbakian izena eman behar dute. Posturako mahaiak eta aulkiak, antolatzaileen esku.
Udazken festa aurrera eramango dute Zabaletako auzotarrek igande honetan, hilak 22. Aurrena, memoriaren zuhaitza ekimena egingo dute; kalejira egingo dute Porrotx eta Marimotots pailazoekin 10:30etik aurrera. Ordu erdi geroago bigarren eskuko azoka irekiko dute. Basotxo plazako lokalean jatekoa eta edatekoa emango dute goizean zehar.
Bigarren eskuko azokan parte hartu nahi dutenek 644 31 07 10 telefono zenbakian izena eman behar dute. Posturako mahaiak eta aulkiak, antolatzaileen esku.