Beltzak errugbi eskolako kideak pozarren daude euren harrobiko jokalari batek lortutako balentriarekin eta lortutakoagatik zoriondu dute. Bestalde, iragarri dute gabonetako saskiaren errifak salgai jarri dituztela kolaboratzaiile diren establezimenduetan. Zuzendaritza taldeko kideek zein jokalariek ere salduko dituzte txartelak. Aurtengo otarra Tiburtzio Artizar tabernan jarri dute ikusgai dagoeneko.