Konturatu gabe hazi direnentzako ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria

'Señales' ikuskizuna eskaini du Mikel Bermejok, ostiral arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Bi pase egin ditu, eta bietan, sold out-a egin du. 

Jada hogei urte ez zituela konturatzeari buruz hitz egin du lasarteoriatarrak 80 minutuko emanaldian. Umoretik abiatuta, Madrilen emandako hamarkada luzeaz aritu da, baita "adina" dela-eta aldatu diren kontuez ere. Orotara, humoristaren azken urteetako une bitxien errepasoa izan da, eta nola ez, publikoak gogotik gozatu du. 

 

Erlazionatuak

'Señales' ikuskizunaren zati bat

Txintxarri Aldizkaria aza 14, 11:10 Kultura