Afaria eta osteko kontzertua antolatu ditu LOGA gazte asanbladak. Menua hau izango da: bakailao tortilla, entsalada, txekor saiheskia eta postrea. Langileek 25 euro ordaindu beharko dituzte; langabetuek, berriz, 20 euro. Ilargi tabernako zerrendan izena eman beharko dute bertaratu nahi dutenek, hilaren 18a baino lehen.
Afalostean herriko zenbait musikarik kontzertua emango dute.