Emanaldi horretan, eskolako ikasle guztiek lau abesti interpretatuko dituzte elkarrekin: Do, re mi; Ikusi mendizaleak; Ixil-ixilik; eta Musikalean.
Datorren asteko igandean izango da Santa Zeziliaren eguna, hilak 22. Egun horretan bertan, lehenago ala geroago ospatuko dute zaindariaren eguna musikariek, bakoitzak ahal duenean. Udal Musika Eskolako ikasleek 'Santa Zezilia Musikalean' emanaldia prestatu dute eta hilaren 17an erakutsiko dute, asteartearekin, kultur etxean. 18:30ean hasiko den emanaldirako sarrerak doakoak dira, baina, aretoko tokia mugatua denez, bertaratu nahi dutenek aurrez eskuratu beharko dituzte gonpidapenak leihatilan.
Emanaldi horretan, eskolako ikasle guztiek lau abesti interpretatuko dituzte elkarrekin: Do, re mi; Ikusi mendizaleak; Ixil-ixilik; eta Musikalean.