Santa Zezilia zaindariaren egunaren harira (22an izango da, igandez), emanaldi berezia egingo dute Udal Musika Eskolako ikasleek. Sarrera doakoa da, baina, auditorioko tokia mugatua denez, bertaratu nahi dutenek aurrez eskuratu beharko dituzte gonbidapenak kultur etxeko leihatilan.