Bost norgehiagokatatik lau zakuratu dituzte urdin-beltzek orain arte eta gertu dute Arri BKL liderra, puntu bakarrera. Bada, beasaindarren aurkakoa izango da Ostadarreko jokalarien hurrengo erronka. Antzizar kiroldegian neurtuko dituzte indarrak, igande honetan (hilak 15), 16:00etatik aurrera. Pasa den jardunaldian egin bezala, herritarrek beste arerio zuzen bat menderatzea dute helburu.
Bestalde, Senior Gizonezkoen 3. Mailako taldeak sendo jarraitzen du eta denboraldiko laugarren garaipena poltsikoratu zuen Astigarragan, Mundarrori 47-60 irabazita. Orain arteko bolada ezin hobeari eutsi ahal izateko, Hernani garaitu beharko dute Maialen Chourraut kiroldegian bihar, 14:00etatik aurrera.