Txapelketatik kanpo geratzear zirela jakitun, turkiarrek erreakzionatu eta lanean jarri zuten Julia Arrula atezaina, baina geldiketa bikaina egin zuen. Minutu batzuk geroago, Sonya Keefe aurrelari txuri-urdinak 0-2koa sareratu zuen eta bi goleko urrezko abantaila horri primeran eutsi zioten donostiarrek.
"Fenerbahceren zelaian horrelako urratsa egin izana sekulakoa da taldearentzat eta klubarentzat", nabarmendu zuen Alvarezek partida amaitu eta gero. Balentria izugarria izanagatik, prestatzaileak ligako hurrengo neurketa du jomugan. Ez da nolanahikoa, izan ere, Athletic etorriko da Anoetara. Bi euskal taldeen arteko derbia igandean (hilak 15) jokatuko dute, 12:00etatik aurrera.