Astigarraga
- 09:00etan, herriko propaganda buelta.
- 10:15ean, J.B. plazan, argazki herrikoia.
- 10:30ean, Donostiako mobilizaziora (Pio XII plazatik abiatuko da, 12:30ean) oinez joateko deia.
- 18:00etan, Hernaniko Zinkoenea plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia.
Hernani
- 05:30ean, Zinkoeneatik, piketeak.
- 08:30ean, Plaza Berritik, propaganda bira. Amaitzean, Donostiako manifestaziora joango dira.
- 17:00etan, manifestaziorako indarrak hartzen...
- 17:30ean, Plaza Berrin, batzar informatiboa eta argazki herrikoia.
- 18:00etan, Zinkoeneatik abiatuta, manifestazioa.
Lasarte-Oria
- 07:00etan, Okendo plazatik abiatuta, piketeak.
- 09:00etan, herrian barrena, kale bira zaratatsua. Soinua egiten duten tresnak etxetik eramateko eskatu dute.
- 10:00etan, Okendon, argazki herrikoia.
- 11:45ean, Euskotren geltokian, Donostiako manifestaziora joateko trena hartzeko deia.
- 18:00etan, Okendotik abiatuta, manifestazioa.
Usurbil
- 05:30ean, kanpalekuan, grebalariak elkartzeko hitzordua.
- 09:00etan, kanpalekuan, grebalarien gosaria.
- 10:00etan, argazki herrikoia.
- 10:45ean, Donostiako manifestaziora autoz joateko hitzordua.
- 17:00etan, Lasarte-Oriako manifestaziorako ikurren prestaketa. Ondoren, udalerri horretara joateko oinezko martxa.