Javi Guerra (01.01.13) eta Katherine Tisalema (01.08.58) izan ziren irabazleak. Segoviarra proba inoiz irabazi duen atleta beteranoena izan da eta ekuatoriarrak iazko balentria errepikatu du, bigarren garaipena poltsikoratuta.
Urtero lez, lasarteoriatar ugarik eskuratu dute 61. Behobia-Donostia jokatzeko dortsala eta askok lortu dute helmugaratzea. Urri amaierako 29. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian bezalaxe, bizkorrenak Jon Presa (01.11.51) eta Nora Landaberea (01.28.28) izan dira.
Irristaka ere bai
Korrikalariek ez ezik, patinatzaileek ere jokatzen dute Behobia-Donostia. Julen Urkizar (33:50) eta Garazi Ganuza (40:24) nagusitu ziren modalitate horretan. Helmugara iritsi ziren guztietako bat izan zen lasarteoriatarra, Javier Vargas hain zuzen ere. 58.54ko denbora egin zuen.