Tratu txarren osteko istorio alaia kontatu dute

Txintxarri Aldizkaria

'Bi baso bat ur' antzezlana eskaini du Metrokoadroko konpainiak, larunbatean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. 

Tratu txarren ondorengoa lantzen du obra honek. Sakontasunez eta errespetuz ondutako solasaldiak helburu du minaren osteko umorearen jabe egitea sufrimendua gainditzeko ezinbesteko tresna dela adieraztea. Horretarako, dantzalekuaren erdian dauden lau pertsonen istorioa kontatzen du. DJak inguruko jendea dantzan jartzen duen bitartean, geldi daude lau horiek; bakoitzak baso bat ur du eskuan. 

Edurne Azkaratek eta Oier Guillanek zuzendu dute antzezlana, eta Miren Azkaraterekin batera idatzi du Guillanek. Lau aktore oholtzaratu dira, eta horien artean, Intza Alkain aktore lasarteoriatarra. 

Erlazionatuak

'Bi baso bat ur' antzezlanaren zati bat

Txintxarri Aldizkaria aza 08, 11:25 Kultura