Berriro elkartu dira 1969an jaiotako herritarrak

Txintxarri Aldizkaria

Abend jatetxean talde argazkia atera zuten partaideek. ANGEL CARRILLO

Elkartu eta belaunaldi berekoen berri izateko egun aproposak dira kintoen bazkariak. Horixe egin zuten atzo 1969an jaiotakoek. Eguerdian jarri zuten zerbait hartzeko hitzordua eta kontu kontari aritu ostean Abend jatetxean bazkaldu zuten. Topaketa ez zen orduan amaitu, bertatik atera ostean arratsaldean jarraitu zuelako festak, bakoitzaren gorputzak etxeratzeko ordua zela agindu arte.

Abend jatetxeko menuaren berri eman digute bazkaltzera joan zirenek. Lau plater hauetatik bi aukeratu zituzten, hasteko: txangurro krepa, arrain pastela, hestebete iberikoak eta piper beteak. Jarraitzeko, labean erretako zapoa edo entrekota plantxan. Ondoren, postrea eta kafea ere hartu zituzten hala nahi izan zutenek.