Rikardo Arregi sarietako finalista izendatu dute Idoia Garzesen eta Inge Mendiorozen 'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentala

Txintxarri Aldizkaria

Andoaingo Udalak berriki iragarri ditu Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien zortzi finalistak. Urterolez, kazetarita lan bat eta komunikazioko beste bat sarituko dituzte, eta hain zuzen ere, hautagai guztien artean, Kazetaritza sarien finalistetako bat da Idoia Garzes eta Inge Mendioroz herritarrek ondu duten Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako' dokumentala. Poriektu horri dagokionez, epaimahaikideek adierazi d'ute dokumental "zorrotza" dela, eta "memoria historikoaren berreskurapena, ikuspegi kritikoa eta balio sozial handiko gai baten trataera" uztartzen dituela, besteak beste

Hilaren 20an jakingo da zeintzuk lan diren sarituak; egun horretan izendatuko dituzte garaileak. baita sariak banatu ere. Ikusi beharko da zer gertatzen den, baina, bien bitartean, finalista izendapena nola jaso duten kontatu diote TXINTXARRI-ri egileek. "Ilusio handia" egin diela aitortu dute, baita berria "sorpresaz" hartu dutela ere. Garaile izan edo ez, honaino, hots, finalista izatera heldu izana "sekulakoa" da bikoarentzat, areago Mendiorozentzat, izan ere, bera, andoaindarra baita.

Umiltasunez adierazi dute hautagaitza "ondo egindako lanaren erakusle" dela, eta lanak orain arte egin duen bidea "zoragarria" izan dela aipatzearekin batera, hemendik aurrera ere bidea egiten jarrai dezala desio dute sortzaileek.