EHGFko kideek azaldu zutenez, dokumentua ez da hausnarketa teoriko hutsa, bertan jasotako eraldaketak "iraunkor" bilakatzeko "lan militantearen emaitza" baizik, auzoz auzo eta herriz herri egindakoarena. Nahi dute "autodefentsa feminista, transfeminismoa, dekolonialitatea eta gazteen indarra" izan dira bide orri hori elaboratzeko oinarriak. Hemendik tresna mardula izanik helburu ugari dituzte egileek baina aurkezpenean behin eta berriro nabarmendu zutena hau izan zen: mugimendu feminista "gaztetasunetik" indartzea. Hori gauzatzeko, uztartuko dituzte "Euskal Herria, zapalkuntza sistemek eragiten dituzten oinarriak, autonomiak nahiz aliantzak eta gazte subjektuaren potentzialtasuna".
Gozatzeko tartea ere bai
Bide orriaren xehetasunak ezagutzeko eta horiek barneratzen hasteko baliatu zuten goiza Hernanira joandako berrehun pertsona baino gehiagok. Ondoren, Atsegindegi plazan bazkaldu zuten, giro ederrean.
Bazkalostea girotzeko musika ekitaldi pare bat egin zituzten. Iruzta artistak kontzertu akustikoa eman zuen Atsegindegin bertan eta digestioa egiteko kalez kale ibili ziren feministak, La Fulana DJarekin batera.
Topaketa jendetsu hori amaituta, auzoz auzo eta herriz herri lanean jarraitzen dute tokian tokiko eragile feministek. Asunak taldekoak, besteak beste, hilaren 25aren bueltako egitaraua prestatzen ari dira.
