2026/11/19 17:30 - 20:15

Topaketa

'Su artean' topaketa

'Su artean' topaketa
Semblante Andaluz elkartea (Golf plaza, Atsobakar), Lasarte-Oria

Bizi-Lagunak eragile sortu berriko kideek iragarri dute Su artean izeneko topaketa egingo dutela hilaren 19an Semblante Andaluz elkartearen egoitzan (Golf plazan dago). "Lasarte-Oria oso anitza da: Euskal Herrian zein atzerrian jaiotako herritarrak bizi gara. Elkarrekin kozinatzeko eta afaltzeko gonbitea duzue hau, elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko", jakinarazi dute. Doako ekimena da eta bertaratu nahi dutenek esteka honetan izena eman beharko dute. Helduak ez ezik, haurrak ere beso-zabalik jasoko dituzte eta beraientzako ludoteka egingo dute.

17:30ean izango da Semblante Andaluz elkartearen egoitzan biltzeko hitzordua. Harrera egin ostean sukaldaritza tailerra aurrera eramango dute. 18:15ean ongietorri ekitaldia egingo diete afaltiarrei eta haurrak ordu laurden geroago eseriko dira mahaiaren bueltan, bapo jateko. 19:00etan ludotekan primeran pasatzeko aukera izango dute txikiek eta bitartean afaldu egingo dute helduek. Azkenik, 20:15ean elkar agurtuko dute ekimenean parte hartuko duten pertsona guztiek.