Garai zaharrak gogoratzeko elkartuko dira

Txintxarri Aldizkaria

Lasartearra elkartekoek futbol taldea izan zuten 1970etik 1982ra. Denboraldi horietan guztietan aritutako jokalari ohiak elkartzeko eta garai zaharrak gogoratzeko bazkaria egingo dute hilaren 20an, Erribera kaleko egoitzan, 14:00etan. Izena eman nahi dutenek 13a baino lehen izena eman behar dute Patxi Larrañaga harategian edo 670 43 04 94 zein 629 53 63 20 telefono zenbakietara WhatsApp mezu bat bidalita.