Alaitasunak eta komunitateak ahalduntzea berreskuratzeko duten botereaz

Txintxarri Aldizkaria

Intza Alkain herritarra (ezkerrean lehena) da aktoreetako bat. MENDI URRUZUNO

Metrokoadroka Laborategi Kolektiboko kideek 'Bi baso bat ur' antzezlanaren emanaldia egingo dute larunbat honetan, hilak 7, kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Intza Alkain lasarteoriatarra da oholtzara igoko den aktoreetako bat. Lan horrek "trauma eta tratu txarren ondorengo poza" lantzen ditu, "sentiberatasunez eta umorez". Sarrerak eskuragarri daude aretoko leihatilan zein Kutxabank Sarrerak atari digitalean, 6,10 euroren truke.