Bi astez itxi dute trinketea, berritzeko

Txintxarri Aldizkaria

Kantxa barruko egurrezko teilatutxoa berritzen ari dira langileak, udalak jakinarazi duenez. Lan horiek bi aste irautea aurreikusi dute eta jakinarazi dute hau dela helburua: "Instalazioaren egoera hobetzea eta erabiltzaileei kalitatezko kirol gunea eskaintzen jarraitzea".