'La ultima vez' antzezlana eskaini du Abrego konpainiak, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Eguneroko bizimodua erakusten du obrak, eta indartsu nahiz babesgabe sentitzen diren emakumeak omentzen ditu. Helburu ikusleak emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinetara hurbiltzea izanik, eraso horien aurrean isilik ez egotearen eta egoerari aurre egitearen garrantzia azpimarratzen du antzezlanak. Azaroaren 25eko egitarauaren baitako ekitaldia izan da.