Asteburu horretako beste emaitza batzuk: Seniorren 2. Mailan, Mundarro 42-52 Ostadar SKT; eta Kadete Partaidetzan, Albizu Debasket 69-38 Ostadar Urdina eta Amara Oiarso 57-50 Ostadar Beltza.
Junior Partaidetza kategorian ari den Ostadar SKTren taldeak ezin hobeto eguneratu zuen lehia: zegokion jardunaldiko nahiz atzeratutako bateko partidak irabazi zituen, larunbatean bat eta igandean bestea (urriak 31 eta hilak 1). Aurreneko neurketan Plastigaur hartu zuten Maialen Chorraut kiroldegian eta aise irabazi zuten, 72-31. Garaipen horrek emandako indarrak baliatuta, hurrengo egunean 71-50 gailendu ziren Aloña Mendiren aurka. Horiek horrela, orain arte jokatutako lau norgehiagokak poltsikoratu dituzte urdin-beltzek.
Asteburu horretako beste emaitza batzuk: Seniorren 2. Mailan, Mundarro 42-52 Ostadar SKT; eta Kadete Partaidetzan, Albizu Debasket 69-38 Ostadar Urdina eta Amara Oiarso 57-50 Ostadar Beltza.