70. Donostiako Nazioarteko Krossean zeresana eman dute

Txintxarri Aldizkaria

Kirol egutegiko hitzordu nabarmenetako bat jokatu zuten Hipodromoan hilaren 1ean: Donostiako Nazioarteko Krossaren 70. edizioa. Hemengo zein nazioarteko izen handiko atletez gain lasarteoriatar ugarik parte hartu zuten adinen araberako modalitateetan eta denek ala denek eman zuten zeresana; lan ona egin zuten seinale.

Ostadar SKTren Atletismo saileko gazteak alebin eta infantil kategorietan aritu ziren. Denentzat izan zen esperientzia aberasgarria Hipodromoan bizitakoa. Nabarmentzekoa da Irati Gallegok eta Erin zein June Iruretagoyena ahizpek egindako lana; 18 urtez azpikoen kluben arteko lehiaketan hirugarren postua erdietsi zuten.

Absolutuen kategorian Aimar Sukunza (Zumeatarra taldean ari da) izan zen Lasarte-Oria ordezkatu zuen lasterkaria: 23 minutu eta 39 segundoko marka egin zuen eta 26. postuan helmugaratu zen. Mari Carmen Olaso kirolari zailduak, berriz, Master mailan konpetitu zuen eta 41. postuan zeharkatu zuen helmuga, 14.27ko marka eginda.

Mari Carmen Olaso (ezkerrean bigarrena), saritutako atleta batzuekin. MARI CARMEN OLASO
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Aimar Sukunza (@aimarsukun)