Lasarte-Oriako Udalak 2027rako ordenantza fiskalak onartu ditu berriki aurrera eraman duen ezohiko osoko bilkuran. Ordenantzek zehazten dute udal zergak eta tasak oro har % 2,9 eguneratzea, bi salbuespen nagusirekin: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta zabor bilketaren tasa; izoztu egingo dituzte horiek. Eguneratze hori prezioen igoeraren azpitik dago, izan ere, argitaratutako azken datuen arabera, 2026ko irailean Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 5ekoa izan zelako Euskadin, eta % 4,3ekoa Gipuzkoan.
Hori horrela, herritarrei eskaintzen zaizkien udal zerbitzuen kalitateari eusteko beharrezko baliabideak bermatu nahi ditu udalak, besteak beste, espazio publikoen mantentze eta garbiketa zerbitzuetan eta kultura, kirol eta gizarte zerbitzuetan. Hori guztia, udal kontuen oreka mantentzeko eta zergen eta tasen eguneratzeak familien ekonomian neurriko eragina izateko helburu.
Hobariak eta izapide errazagoak
2027rako ordenantza fiskalek udal hobariak eta salbuespenak mantentzen dituzte. Era berean, administrazio izapideak sinplifikatzeko eta herritarrei zerga onura horiek eskuratzea errazteko hobekuntzak ere jasotzen dituzte.
Hala, udalak kasu bakoitzean araudiak baimentzen duen gehieneko hobaria aplikatzeko irizpideari eutsiko dio. Indarrean dauden hobarien artean, energia eraginkortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotutakoak nabarmentzen dira. Esaterako, A energia kalifikazioa duten etxebizitzek % 50eko hobaria jaso dezakete Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, eta B kalifikazioa dutenek, berriz, % 30ekoa. Era berean, energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistema jakin batzuk dituzten higiezinentzat % 50eko hobariak aurreikusten dira, baita eguzki energia aprobetxatzeko instalazio jakin batzuentzat Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan % 90erainoko hobariak ere, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.
Kalitatezko zerbitzu publikoak eta neurriko fiskalitatea
2027rako ordenantza fiskal bidez, Lasarte-Oriako Udalak "kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko konpromisoa" berretsu du, alaber, erakundeak nahi du"herritarren gaineko zerga presioa ahalik eta txikiena izatea". KPIaren azpitik dagoen % 2,9ko eguneratzeak eta OHZa zein zabor bilketaren tasa izoztuta mantentzeak agerian uzten dute udal zerbitzuen kalitatearen eta familien ahalegin ekonomikoaren arteko orekari eusteko borondatea.