Festa ikaragarriak hartu du Sasoeta

Txintxarri Aldizkaria

Dulce Tentacion eta Producciones Oriartek Halloween festa antolatu dute, Jaizkibel plazan, larunbatean.

Larunbat honetan, Jaizkibel Plaza lasarteoriatarrez bete da Dulce Tentacion eta Producciones Oriartek antolatutako Halloween festari esker. Sekulako arrakasta izan du ospakizunak eta askotariko adinetako herritarrek hartu dute parte.

Egitarau zabalari jarraiki, umeentzako jolas dibertigarriak, dantza erakustaldia eta herritarren artean harrera bikaina izan zuen mozorroen leihaketa egin ziren. Hori ez ezik, LOZETeko buruhandiak bertatik ibili ziren. 

Era berean, Aspanogi elkartearen aldeko txokolate jan solidarioa antolatu zen minbizidun haurren familien aldeko ekimenari babesa emateko.

Festa ezin hobea izan zen, ere elkartasunez eta dibertsioz ondua.