Ospakizun ederraz gozatu du Zabaleta Auzolan Elkarteak urriaren 31aren harira. Orotariko jarduerez ondutako arratsaldea izan dute. Hasteko, ipuin kontaketa egin dute, Basotxo plazako egoitzan. Jarraian, beldurrezko ibiladia, auzoan barrena. Bukatzeko, txokolate-jana eta pintxo potea. Dozenaka lagun elkartu dira, eta argi erakutsi dute urteko edozein garaitan, jakin, badiketela festa bat antolatzen.