Gogotik gozatu dute garagardo azokarekin

Txintxarri Aldizkaria

Garagardo azoka ospatu du Palomo Linares Elkarteak, larunbatean zehar. Zumaburuko egoitzan elkarturik, 50 bat lagun bildu dira. Menu goxoaz dastatzeko aukera izan dute: saltxitxak, txerri-ukondoa, patatak, postrea eta kafea. Nahieran, lau garagardo. Eguraldia lagun, egun ederra izan dute elkarteko honetako kideek.