Entrenamendu berezia, bisita bereziekin

Lierni Apaolaza Urdanpileta

Hector Gonzalez RFEAko arduradunak eta 2026ko Olinpiar Jokoetan altuera jauzian urrezko domina izandako Ruth Betiak zuzendu zuten Ostadar SKT Atletismoko ostiraleko saioa. 

Bisita berezia izan zuten atletek, ostiraleko entrenamenduan. Izan ere, 2016ko Olinpiar Jokoetan altuera jauzian urrezko domina izandako Ruth Betiak gidatu zuen haurren saioa. Beroketa Amaia Andresekin batera egin zuen. Jolasean eta lagun artean, giro ederrean preparatu ziren herriko kirolari gazteak.

Altuera jauziari ekin aurretik, Beitiarekin batera borobilean eseri, eta galderak egiteko tartea izan zuten. Tentuz eta adeitsu erantzun zien Santanderreko atletak. Olinpiar jokoetan izandako esperientziaz hitz egin zien, baita kirol profesionaletik erretiratu osteko gaur egungoari buruz ere.

Jarraian, altuera jauziaren inguruko aparteko gidalerroak emanda, modalitate honen inguruan trebatu ziren Ostadar SKTekoak, euren harresiaren bestaldean ziren gurasoen begiradenpean. Lasarteoriatarren gaitasunarekin harrituta, pozik aritu zen Beitia; atleta gazteak ere biziki gozatu zuten. 

Bien bitartean, RFEAko Hector Gonzalezek teknifikatzeko saioa aurrera eraman zuen. Gaztetxoekin erabilitako dinamika beraz baliatuta, Gonzalezek jarraibideak eman, eta kirolariek orotariko lekzioak barneratu aukera izan zuten, hots, hesiak nola saltatu edota besoek eduki beharreko posizioa korrika egiterakoan.