Bihar eta etzi (hilak 31 eta azaroak 1, Domu Santu Eguna) hilerrirako joan-etorriak errazte aldera Manttangorri hiribusak zerbitzu bereziak emango dituela jakinarazi du udalak. Antxisu bailaratik orduro aterako da ibilgailua, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Olatxoaldean, Buenos Aires-Tellerigainan eta Zabaletan egingo ditu geldialdiak. Itzulerako zerbitzua ere maiztasun berekoa izango da 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era. Teresategin, Atsobakar egoitzan eta Kotxeras-en geldialdiak egin ostean Antxisun amaituko du ibilbidea.