Kriseilu Gazte Langileon Asanblada, Lasarte-Orian 2025eko udazkenean jaio zen. Herriko hainbat kulturgilek antolatutako Autodromo: Iraultza oholtzara ekimenetik atera ziren ondorioek asanblada sortzera eraman gintuzten.
Autodromo egitasmoaren baitan Lasarteko hainbat eta hainbat gazte bildu ginen herriko arte eszenaren itoaldia hizpide. Kontzertu, entsegu eta biltzeko espazio falta nabarmendu zen. Hala, kalean, zein instituzioetan, diru etekinak jarduera artistikoa baldintzatzen duela ondorioztatu zen. Era berean, udalak joera horri ihes egiten ez diola adierazi zen; kudeatzeko modu ezberdinak existitzen diren arren, kasu guztietan diruak azken hitza duela, hain zuzen. Modu horretan, herriko arte eszena zokoratuta eta trabaz beteta aurkitzen dela baieztatu zen, Cadena Dial eta bestelako enpresek herri azpiegitura nahieran erabili dezaketen bitartean, esate baterako.
Horrela, agerian gelditu zen herriko gazte langileon egoera desjabetua. Hots, artearen arazoari ez ezik, bestelako problematikei ere aurre egiteko antolakuntza eta azpiegitura faltan genbiltzala. Hori dela eta, sortu genuen Kriseilu. Dagoenaren kudeaketaz harago, espazio politiko propioak irekitzeko asmoa duen asanblada. Diru etekinaren logikarekin apurtu eta konpromisoa eta borrokaren bitartez eraikitakoak. Bada, gure aurkezpenean, langileon independentzia politikoa deitu genuena.
Hortaz, Lasarte-Oriako gazteen arazoak politizatu, eta horiei modu antolatuan aurre egiteko jaio zen Kriseilu. Arte eszenaren auziari begirune berezia eskaintzeaz gain, hasieratik, zapalkuntza ororen aurka borrokatzeko hautua egin genuen ere. Horren adibide da, 2026-27 kurtsoan gorakada erreakzionarioaren aurka martxan jarritako salaketa kanpaina.
Argizta dezagun oraina! Batu Kriseilura!