Madrilgo podiumen ostean azken proba du buruan Aitor Mansok

Txintxarri Aldizkaria

Aitor Mansok 10. kategoriako lehen saria irabazi zuen. AITOR MANSO

Aitor Manso herritarra podiumeetik podiumera dabil. Hilaren 17an, Urrakiko probako lehen postuetan izan bazen, hilaren 25ean Madrilgo Torrelaguna igoeran ere bi garaikur eskuratu zituen Lasarte-Oriako gidariak.

Herritarraren lehen parte hartzea zen Madrilgo lasterketan eta neurria hartu gabe zihoala onartu du. Hala ere, Talex M4arekin saioz saio marka ontzen joan zela argitu eta azken emaitza (02.23,752) ontzat eman du: "Lasterketa berria zen guretzat. Pixkanaka entrenamenduetan eta igoeretan erritmoa hartzen joan ginen eta oso ondo amaitu genuen".

Azken igoerako denborari esker, sailkapen orokorrean bigarren postuan amaitu zuen proba; Gabriel Gutierrez asturiarrak eraman zuen garaipena 12. kategoriako Tattus FR 2.0-arekin (02.19,035). 10. kategorian, aldiz, garaile izan zen lasarteoriatarra. 

Aitor Manso, ezkerrean, 12. kategoriari zegokion saria jasotzen. AITOR MANSO

"Bagenekien zaila izango zela Gabriel Gutierrez garaitzea. Baina pozarren gaude; lau segundora geratu bakarrik geratu gara-eta", azaldu du Mansok.

Eta dagoeneko buruan du, denboraldiari amaiera emango dion El Vellon igoera (Madril): "Urteko azken proba prestatzen ari gara eta ea zer moduz doan". Hitzordua azaroaren 14an izango da.