Gure Lasarte Zikina egitasmoko kideek Kuma No Motor eta Spiruline taldeak gonbidatu dituzte Xirimiri elkartera; gune hori kontzertu areto bilakatuko dute 19:30etik aurrera. Underground musikari eta kulturari tokia egitea da antolatzaileen helburua. Herritarrak animatu dituzte bertaratzera.