Juan Mari Sarobe hil da

Txintxarri Aldizkaria

Juan Mari Sarobe. ATERPEA MERKATARIEN ELKARTEA

Berri triste batek goibeldu du gaurko eguna Lasarte-Orian, askorentzat ezaguna zen Juan Mari Sarobe Gabirondo hil baita. Okendo plazako Adats ile apaindegian zein establezimendu horretatik kanpo adeitasunez artatu izan ditu herritarrak, ahal izan zuen guztian beti laguntzeko prest. Kirolzalea ere bazen eta Ostadar SKTko Atletismo saileko kide izan zen bitartean lasterketa ugari jokatu zituen, hala nola kuttuna zuen Lasarte-Oria Bai! krosa. Lurrak goxo har dezala.

Juan Mari Sarobe, 2016ko Lasarte-Oria Bai! krosean helmugara sartzen.