Buruntzaldea IKTko taldeko infantil, junior eta absolutu mailako sei igerilari izan ziren lehian: June Apeztegia, Izaro Bautista, Nara Larretxea, Arane Erro, Lier Garmendia eta Urko Azpiazu.
Taldeko arduradunek azaldu dutenez, denboraldiari hasi berrian probetan erabilitako teknika eta taktikan jarri zuten fokoa, lortutako denborak bigarren plano batean utziz. Hala ere, denen artean 11 marka pertsonal berri egin zituzten: honakoak izan ziren ondu zituzten markak:
- Lier Garmendia: 50 m. bular eta 100 m. libre.
- Izaro Bautista: 50 m. bular eta 100 m. libre.
- Arane Erro: 100 m. libre eta 200 m. lau estiloak.
- Nara Larretxea: 100 m. libre.
- June Apeztegia: 50 m. bular eta 100 m. libre.
- Urko Azpiazu: 50 m. bizkar eta 100 m. libre.
"Txapelketa hau denboraldiko lehena izan dela eta soilik bost asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea, baina kasu honetan, denek hobetu zuten beren markaren bat", adierazi dute taldeko prestatzaileek.
Asteak aurrera joan ahala igearilariek euren gaitasunak hobetzea eta ikaskuntzan aurrera egitea dute helburu igeriketa taldeko kideek, horretarako lehen saio honetan izandako "akatsak zuzendu eta ondo egindakoak mantendu" nahi dute. Horrekin batera marka hobekuntza gehiago ere espero dituzte. Hori proban jartzeko, ligako bigarren saioa izango dute hilaren 31an, Hernanin.