Kirol Sarietarako hautagaitzak egiteko epea irekiko da hilaren 28an

Txintxarri Aldizkaria

Kirol zinegotzi Goizalde Pildain eta Parte-hartze saileko zinegotzi  Nagore Duran, herrian zehar jarriko diren kartelekin.

Kirol zinegotzi Goizalde Pildainek eta Parte-hartze saileko zinegotzi Nagore Duranek 2026 urteko Kirol sarietako parte-hartze prozesua aurkeztu dute gaur goizean. Hautagaitzak aurkezteko epea hilaren 28tik azaroaren 11ra izango da. Irabazleak abenduaren 2an jakinaraziko dira eta hil horretako 18an, Kirol Galan banatuko dira sariak

Lasarte-Oriako Udalak aurten ere herriko kirolarien jarduna sarituko du. Abenduaren 18an, Manuel Lekuona kultur etxean bilduko ditu 2026 urtean kirol arloan nabarmendu diren lasarteoriatarrak. Hiru kategoriatan banatuko dira sariak: emakumezko kirolaririk onena, gizonezko kirolari onena eta kirol ibilbidea. 

Bien bitartean, hautagaitzak egiteko prozesua jarri du martxan Lasarte-Oriako Udalak eta emango diren pausoak azaldu dituzte.

Hurrengo egunetan proposamenak jasotzeko txartelak iritsiko dira Lasarte-Oriako etxeetara eta sarean ere egin ahalko dituzte herritarrek euren ekarpenak Udalaren webgunearen bitartez. Txartelak Maialen Chourraut kiroldegian, Udaletxean, Emakumeen Etxean, Manuel Lekuona Kultur etxean eta Gaztelekuan dauden postontzietan utzi daitezke. Herrian zehar jarriko diren karteletan ere QR kodeak izango dira prozesua errazteko. Hautagaiak aurkezteko epea hilaren 28tik azaroaren 11ra izango da.

Agerraldian proposatutako kirolariak adinez nagusiak izan behar direla gogoratu dute.

Azaroaren 16an, bozketa prozesuari ekingo dio Udalak. Kirol sailak Lasare-Oriako kirol elkarte zein Udal Kirol Batzordeko kideei hautagaien zerrenda bidaliko die eta horiek kategoria bakoitzeko  hiru, bi eta puntu bana banatu beharko dituzte. Hil horretako 25era arte izango dute euren bozka emateko.

Abenduaren 2an jakitera emango dira kirolarien izenak eta sariak aipatu Kirol Galan banatuko dira.

Horrez gain, Kirol Galaren data gerturatzen doan heinean, Kale Nagusia apainduko dituzten banderolak ere jarriko direla jakitera eman dute.

Parte hartzeko deia

Prozesu honetan herritarren eta kirol kluben parte hartzea nahitaezkoa dela nabarmendu dute udal ordezkariek: "zuek ezagutzen baitituzue zuen kirolari eta euren jarduna". Horregatik guztiei gonbida egin diete euren hutagaitzak aurkezteko.