Donostiako Hipodromoak hemezortzi jardunaldi hartuko ditu 2027an

Txintxarri Aldizkaria

Abuztuko Urrezko Kopako lehia. Arg.: Dabid Argindar.

Donostiako Hipodromoa 2027 urtea prestatzaen ari da eta horren aurrekari gisa, zaldi lasterketen egutegia jakin arazi du. Apiriletik irailera, hemezortzi jardunaldi jokatuko dira.

Espainiako Hipodromoen elkarteko zuzendaritza batzordeak Donostiako Hipodromoko zaldi lasterketen egutegia onartu du. Apirilean Udaberriko denboraldiarekin hasi eta irailean Udakoarekin buka; guztira, hemezortzi saioz gozatu ahalko dute zaldi lasterketen zaletuek.

Hona hemen datak:

2027ko lasterketen egutegia

Udaberriko Denboraldia

  • Hiru jardunaldi:
    • Apirila: 7, 14 eta 22.

 

Udako Denboraldia

  • Hamabost jardunaldi:
    • Ekaina: 3.
    • Uztaila: 4, 11, 18 eta 25.
    • Abuztua: 1, 8, 13, 15, 22 eta 31.
    • Iraila: 5, 12, 15 eta 22.

Udaberriko sasoiko hiru jardunaldiak astean zehar goizez jokatuko dira. Udako hitzorduei dagokienez, aldiz, 111. denboraldia ekainaren 3an, ostegunarekin, hasiko da eta abuztuaren 13an eta 31n zein irailaren 15ean eta 22an izan ezik, saio gehienak arratsaldez izango dira. 

Egutegia finkatuta datozen hilabeteetan lasterketen programa, sari ekonomikoak eta jardunaldiekin batera antolatuko diren jarduera osagarriak prestatzen dagoela aurreratu du Hipodromoak.