'La bola negra' filma emango dute gaur, 19:00etan

Txintxarri Aldizkaria

Okendo Zinema Taldeak hilabete honetan egingo duen bigarren proiekzioa da; kultur etxean izango da, 19:00etan. Sarrerek 6,10 euro balio dute. Taldekideek jakinarazi dute azarotik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dutela eta pelikulak 20:00etatik aurrera emango dituztela hil bakoitzeko pare bat ostiraletan.