Euskal Ligako 1. Mailako Zarautz Beltzak Gesalaga Okelan taldeak Astin, Zarautzen jokatu zuen denboraldiko bigarren jardunaldia. Baztan Menditarrak-en aurka neurtu zituen indarrak. Gabriel Gavilan herritarra izan zen jokoan.
Lehen 15 minutuetan partida berdindua izan zen bi taldeek metroak irabazi eta marrara gerturatzea lortu zuten. Tamalez baztandarrak izan ziren zigor kolpe, entsegu zein gauzatzea egin eta atsedenaldira 0-10 joan zirenak.
Bigarren zatian, bestelakoa izan zen neurketa. Beltzen gabeziak ageria geratu ziren eta hortaz baliatuz, nafarrak ongi baliatu ziren nagusi izateko. 0-42 amaitu zen norgehiagoka.
16 urtez azpiko Zarautz Beltzak Eibar taldeak ere ez zuen zorterik izan. Universitario Bilbaoren aurka jokatu zuen eta 15-46 irabazi zuten bilbotarrek.
Lehia garrantzitsuak prestatzen
Espainiako selekzioek lehia garrantzitsuak dituzte azaroan. Lehen taldeak Nations Cupeko partidak jokatuko ditu Uruguai, Txile eta Samoaren aurka; 18 urtez azpikoak, aldiz, Europako txapelketari egingo dio aurre.
Hilabete honetako azken astean bi taldeek hitzordu garrantsitzu horiek prestatzeko egonaldiak egingo dituzte Valladoliden (Gaztela eta Leon) eta Bonalban (Alacant), hurrenez hurren. Bietan herritarrak izango dira: Alex Saleta nagusien taldean eta 18 urtez azpikoan, Eneko Sanchez.