Aurkari gogorra zuen Mansok Urrakira igoeran, Joseba Iraola eta bere NP01a. Denboraldi osoan zehar, Iraolak bere nagusitasuna erakutsi du eta oraingoan ere garaile izan zen (02.52,163).
Lasarteoriatarra ez zen atzean geratu Talex M4 berriarekin. Pixkanaka joan zen entrenamendu eta bi lasterketetan denbora murrizten eta probako bere markarik onena ondu zuen bi segundotan (03.04,627).
Manso pozarren agertu da Urrakiko emaitzarekin: "Oso ondo joan zen proba eta pozarren nago Urrakiko denbora onena hondu dugulako".
Gauzak horrela, aipatu moduan, bi podiumetara igo zen herritarra; 9. kategorian garaile izan zen eta sailkapen orokorreko zilarrezko postuan izan zen.

Euskadiko txapeldun
Lasarte-Oriako gidariak izan duen erregulartasunarengatik eta Joseba Iraolak hainbat probetan parte hatu ez izanagatik Mendi igoeren Euskadiko txapelketako irabazlea bai eserleku bakarreko ibilgailuen bai 9. kategorian ere.
"Ondo joan da denboraldia eta dagoeneko laugarren edo bosgarren aldia dut Euskadiko txapelketa eskuratzen dudala. Pozarren gaude horretatik," adierazi du Mansok.
Euskadiko denboraldia amaitu den arren, urtea bukatzeko Madrilgo mendi igoeren txapelketari dagozkion bi lasterketa geratzen zaizkio herritarrari eta horietan du burua. Bata hilaren 25ean izango da, Torrelagunan eta azaroaren 14an, aldiz, El Vellon.