Programa berriak informazioa, aholkularitza, laguntza eta jarraipen pertsonalizatua eskainiko ditu, pertsona bakoitzaren beharren arabera. Era berean, herriko kirol klub eta elkarteei behar espezifikoak dituzten pertsonen parte hartzea errazteko orientazioa edo laguntza eskainiko dizkie.
KIROL-EKINek, gainera, pertsona bakoitzaren beharretara hobekien egokitzen diren baliabide eta erakundeekin harremanetan jartzea erraztuko du. Prozesuaren jarraipena ere egingo du eta jarduera fisikoan hasteko bidean laguntza eskainiko die proiektuan parte hartzen duten erabiltzaileei. Horretarako bestelako Udal zerbitzuekin, Gizarte Zerbitzuekin, kirol klubekin eta Osakidetza, Lanbide edo Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako erakundeekin elkarlanean arituko da.
Hitzorduen eskaera eta pausoak
KIROL-EKIN erabili nahi duten pertsonek hiru bide dituzte: kirolak@lasarte-oria.eus helbidera idatzi, 943 37 61 82 telefono zenbakira deitu edo udal kiroldegirako bulegora joan behar dute.
Eskaera jaso ondoren, Udaleko kirol saila pertsona bakoitzarekin harremanetan jarriko da lehen hitzordua adosteko eta banakako arreta eta aholkularitza prozesuari ekiteko. Saioak astearte eta ostegunetan eskainiko dira, 15:00etatik 19:00etara, eta aldez aurretik adostuta egongo dira.
Aipatu lehen bilera, pertsona bakoitzaren egoera, beharrak eta interesak ezagutuko dira, eta horren arabera, bere egoerara hobekien egokitzen diren jarduera fisikoei eta kirol baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa emango zaizkio.