Lasarte-Oriako korrikalariak ederki lehiatu dira errepidean zein mendian

Txintxarri Aldizkaria

Ezkerrean, Mari Carmen Olaso, Oviedoko podiumean. Eskuinean, Egoitz Rodriguez Hiru Hondartzak proban. Arg.: MC Olaso/E. Rodriguez.

Lasarte-Oriako eta herriko taldeko korrikalariak lehian izan ziren urriko zubian bai errepidean, baita mendian ere

Donostiako Hiru Hondartzetako probak batu zituen ordezkari gehien, hilaren 11n. 100 bat lasarteoriatarrek igaro zuten Ondarretako hondartzako helmuga. Horien artean, Egoitz Rodriguez (34.28) eta Ane Sanchez (42.09) izan ziren azkarrenak.

Egun bat lehenago, Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko Xabier Aizpurua Zubietan (Nafarroan) izan zen lasterka  eta 12 kilometrotako mendi lasterketa bosgarren postuan amaitu zuen (54.34).

Asturias aldean izan zen lehian Mari Carmen Olaso herritarra ere. Hilaren 10ean, Gijoneko Maratoi Erdian parte hartu zuen eta eta 11n, aldiz, Oviedoko Mendi Maratoi Erdian. 

Asturiaseko hiriburuko lasterketan, Beterano C mailako zilarrezko domina jantzi zuen herritarrak helmugan 02.05.18 eginda; "gogorra" izan zela onartu du. Lehenean, aldiz, 01.46.57 marka egin eta MF55 mailako bosgarren izan zen.