Talde zuri-urdineko gazteak gogotsu atera zen zelaira eta erasoan aukerak sortu zituzten. Hamabosgarren minutuan, ahaleginek fruitu izan zuten eta baloia sarera bidali zuten.
Aurkariak berdinketaren golaren bila hasi ziren eta Texas, aldiz, partida erabakiko zuen gola. Zelai erdiko jokoa izan zen nagusi eta atea aurrean ez zuten zorterik izan ez batak ez besteak, ondorioz, atsedenaldira 1-0 joan ziren.
Zelaira itzultzean lehen zatiko azken minutuetako egoera errepikatu zen. Antzuolarrek, ordea, ongi baliatu zituzten bi gol aukera eta lehenik berdinketa eta geroago 1 eta 2koa jarri zuten markagailuan.
Txuri-urdinek berdinketaren golaren bila joan ziren eta azken minutura arte saiatu arren, ezin izan zuten lortu. Antzuolak eskuratu zuen garaipena.
Hurrengo jardunaldian, hilaren 17an, Zumaiara egingo du bidaia taldeak eta jubenil I. mailako ordezkariek ere izango dute lehia, hilaren 18an, Michelinen.