Donostia Rugby taldeak ezin izan zuen Pasek Belenos garaitu

Txintxarri Aldizkaria

Donostia Rugbiko jokalariak metroak irabaiz nahian. Arg.: Aloha Idiakez.

Avilesen (Asturias) jokatu zen Pasek Belenos-Donostia Rugby Ohorezko B Mailako partidan Beltzak RTko kide Lander Zabala eta Joanes Arroyo izan ziren hamabostekoan

Lehen zatia berdindua izan zen eta 16-12 joan ziren atsedenaldira. Bigarrenean, ordea, etxekoak izan ziren nagusi eta hogei puntu eginez, 36-12 gailendu zen Pasek Belenos.

Astebeteko atsedena izango du Ohorezko B taldeak eta hilaren 25ean, Rugby Aranda Freund izango du aurrez aurre Zarautzen.

Gainerako Beltzak RTko ordezkariek, ordea, jardunaldia izango dute (ikus agenda). Horietako patidetako bat Atsobakar kirol gunea izango da, 14 urtez azpiko Zarautz Beltzak taldeak errugbi zazpiko lehia izango du, hilaren 17an, 14:30ean.

Garaipena eta lana

Horrez gain, Gaztedi taldean dagoen Aizpea Racamonde herritarrak Ohorezko B Mailako lehia hasi du. Hilaren 10ean, Gasteizeko taldeak Universitario Bilbao izan zuen aurrez aurre eta Lasarte-Oriako jokalaria hamabostekoan izan zen. Lehia estua izan zen zelaian eta 15-19 irabazi zuen Racamonderen taldeak. 

Bestetik, Rugby Donostia nesken taldeko kide eta herritar Aitana Lazcano errugbi zazpiko 18 urtez azpiko Espainiako zein Euskadiko selekzioarekin egon da lanean.

Lehenekin hilaren 11tik 14ra egin zuen egonaldia Valladoliden (Gaztela eta Leon) eta Dakarren (Senegal) hilaren 31n hasiko diren Gazteriaren Olinpiar Jokoak prestatzeko saioa izan da; errugbi zazpiko lehiak azaroaren 1etik 3ra izango dira. 

Euskadiko selekzioarekin, aldiz, hilaren 5ean egin zuen saioa Atsobakar kirol gunean.