Ostadar SKTko ordezkariek, Euskal Ligan kale, Kadete Erredimendu Urrean bale

Txintxarri Aldizkaria

Ostadar SKTko ordezkariek ez zuten zortea lagun izan ligako azken jardunaldian; gehienek aurkako emaitza lortu zuten etxean. Kadete Errendimendu Urrezko ordezkaria izan zen salbuespena

Hilaren 10ean, saskibaloiaz gozatzeko arratsaldea izan zen Maialen Chourraut kiroldegian.

Ordizia Orbinox hartu zuen Euskal Ligan lehiatzen ari den Ostadar SKTk. Ikus galeriako irudiak.

Aurkariak gogotsu atera ziren kantxara eta hasieratik aurreratu ziren markagailuan. Ostadar erritmoa mantentzen saiatu zen, baina lehen laurdenean dagoeneko 9-17koa zen emaitza. 

Bigarren eta hirugarren laurdenetan hautsi zuten ordiaziarrek neurketa. Defentsan sendo eta erasoan fin ibili ziren; pertsonaleko marrako jaurtiketetan ere ez zuten huts egin. 10-24 eta 11-23 izan ziren partzialak. 

Azken hamar minutuetan, berdinduagoa izan zen lehia. Hala ere, aurkariaren aldeko izan zen hori ere (14-15) eta ondorioz, 44-79 amaitu zen partida. 

Garaipen bakarra

Euskal Ligako ordezkariaren aurretik, Kadete Errendimendu Urreko taldeako kideek arri BKL Txindokiren aurka jokatu zuten. 

Norgehiagoka estua izan zen kantxan. Atsedenaldira 24na iritsi ziren (9-11 eta 15-13). Hirugarren laurdenean, beasaindarrek zazpi puntuko errenta lortu zuten, baina etxekoek ez zuten esku hutsik geratu nahi eta ederki borrokatuta, azken minutuetan 19-10eko partziala egin eta bi punturengatik garaipena erdietsi zuten, 51-49.

Ondoren ikusi daitekeen moduan, Kadete Partaidetza kategoriako taldeek ere ezin izan zituzten aurkariak garaitu:

  • Ostadar Beltza 41 - 50 Inter Intxa
  • Ostadar Urdina 19 - 78 Eskoriatza Gorria