LOKEko bost kadeteek Santanderrera (Kantabria) egin zuten bidaia, hilaren 3an. Ariane Luis eta Iraia Diez 57 kilo azpiko lehian izan ziren, Maria Escribano 63 kilo azpikoan, Iago Izquierdo 66 kilo azpikoan eta azkenik, Marcos Iriso 73 kilo azpikoan.
Herriko kirol taldeko ordezkari guztiak maila onean jardun ziren arren, bakarra iritsi zen hirugarren postua eskuratzeko borrokara, Diez. Lau borroka gainditu ostean, brontzezko domina janzteko lehiatu zen LOKEko gaztea, baina ihes egin zion sariak.
Egun bat geroago, taldekide Aitor Santosek Urnietan antolatu zen Senior mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartu eta 90 kilo azpiko podiumera igo zen; hirugarren postuan sailkatu zen.
Txukun aritu zen borrokan; LOKEko kide Asier Sagasti beteranoa lagun eta brontzezko domina eskuratu zuen.