Ligako etenaldiaren ostean, Realak Coruñako Deportivoren aurka jokatu zuen partida Anoetan, hilaren 11n. Txuri urdinek 3-2 irabazi zuten norgehiagoka konplikatuan. Jon Martin herritarra ederki jardun zen eta bere harritxoa jarri zuen garaipenean, neurketako lehen gola egin zuen. Korner batean Carlos Solerren erdiraketa ederki bidali zuen baloia sarera Lasarte-Oriako defentsak buruz. Denboraldiko lehen gola du lasarteoriatarrak eta Realarekin hirugarrena; guztiak buruz sartu ditu.